Usamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia y realizar tareas de analítica. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies
0 votos
--

¡como no quererte, alba!

1990eko irailaren 10ean Gareseko mediku gaztea, Begoña García Arandigoyen, Alba, tiroz zauritu zuten El Salvadorren jazotako liskar batean; herrialdeko indar armatuen eta ERP Herriaren Armada Iraultzailearen gerrilla zutabe baten -FMLN Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontearena- arteko istiluak izan ziren. Bertsio ofizialak aditzera eman zuenez, bi taldeek egindako tiroen ondorioz hil zen brigadetan joandako euskalduna. Ez zen hori izan, ordea, benetan gertatutakoa: militarrek Alba zauritu eta bahitu egin zuten. Ondoren, bortxatu, torturatu eta garondoan emandako tiro batez hil. Santa Anako sumendi-hegaleko kafe-soroetan tirokatutako gaztea gerrilla zutabearen osasun-lantaldeko partaide zen. Obra hau izan zitekeenaren historia da, emakume aparta baten biografia, noizbehinka asmatutakoa, noizbehinka benetakoa. Iraultzaile duina etxetik milaka kilometrotara hil zen, bere egin zuen injustiziaren aurkako guda batean. Albak bi herriren artean banatu zuen maitasuna, hots, baztertutakoen artean; berak zioen moduan, borrokak ez baitu mugarik ezagutzen.
  • ISBN 9788481365887
  • Nº PÁGS 207
  • AÑO 2010
  • EDITORIAL TXALAPARTA

Citas de ¡como no quererte, alba!

Libro sin citas Añadir cita

Críticas para este libro

Libro sin críticas


SUGERENCIAS